11 gaiak atal honetan
  • Produktuak itzul daitezke?

    Hipercor -en erositako produktu gehienak itzul daitezke, baldin eta jatorrizko bilgarria badute eta baldintza egokietan badaude. Osagarri, dokumentazio eta bilgarri originalak izan beharko ditu, bestela, produktuak balioa galduko du. Salbuespenak eta epe zehatzak daude itzulketa egiteko. Ikusi galdera hauek: Zeintzuk dira produktu bat itzultzeko edo aldatzeko epeak? - Zeintzuk dira itzuli ezin diren produktuak?

    1/2007 LEDean arauturiko Utziespen Eskubidearen salbuespenei dagokienez, ezingo dira itzuli neurrira konfiguratutako (pertsonalizatutako) produktuak.

    Produktuen balio-galtzearen erantzule izango zara soilik produktu horien izaera, ezaugarri eta funtzionamenduak ezartzeko beharrezkoa den erabilera ez beste gauzatzen baduzu.


    Telefono mugikorrei, tabletei, ordenagailuei eta antzekoei ere aplikatuko zaie hori, bai eta zure erregistroa egina duten edo segurtasun-prestazioak, geolokalizazioa edo patroiak aktibatuta dituzten tresnei ere; izan ere, halako gailuak abiarazten direnean, zure datu pertsonalizatuen aurretiazko eta borondatezko erregistroa eskatzen dute, eta horiek terminalaren memorian gordetzen dira.

    Salgaiak gure biltegietan jaso eta egoera onean daudela egiaztatu ondoren, salgaien truke ordaindutako zenbatekoa eta bidalketa-gastuak itzuliko dira, bezeroak erabilitako ordainbide berdinaren bitartez, eskudirutan izan denean izan ezik. Kasu horretan, banku bidezko transferentzia egingo da, itzulitako salgaiak jaso eta 14 egun naturaleko epean, gehienez ere. Salgaiaren zein produktuaren itzulketaren zuzeneko kostua bezeroak berak ordainduko du, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorrean ezarritakoari jarraikiz.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Produktuak alda daitezke?

    Hipercor -en erositako produktu gehienak alda daitezke, baldin eta jatorrizko bilgarria badute eta baldintza egokietan badaude. Salbuespenak eta epe zehatzak daude itzulketa egiteko. Ikusi galdera hauek: Zeintzuk dira produktu bat itzultzeko edo aldatzeko epeak?Zeintzuk dira itzuli ezin diren produktuak?

    1/2007 LEDean arauturiko Utziespen Eskubidearen salbuespenei dagokienez, ezingo dira itzuli neurrira konfiguratutako (pertsonalizatutako) produktuak.

    Produktuen balio-galtzearen erantzule izango zara soilik produktu horien izaera, ezaugarri eta funtzionamenduak ezartzeko beharrezkoa den erabilera ez beste gauzatzen baduzu.

    Telefono mugikorrei, tabletei, ordenagailuei eta antzekoei ere aplikatuko zaie hori, bai eta zure erregistroa egina duten edo segurtasun-prestazioak, geolokalizazioa edo patroiak aktibatuta dituzten tresnei ere; izan ere, halako gailuak abiarazten direnean, zure datu pertsonalizatuen aurretiazko eta borondatezko erregistroa eskatzen dute, eta horiek terminalaren memorian gordetzen dira.

    Salgaiak gure biltegietan jaso eta egoera onean daudela egiaztatu ondoren, salgaien truke ordaindutako zenbatekoa eta bidalketa-gastuak itzuliko dira, bezeroak erabilitako ordainbide berdinaren bitartez, eskudirutan izan denean izan ezik. Kasu horretan, banku bidezko transferentzia egingo da, itzulitako salgaiak jaso eta 14 egun naturaleko epean, gehienez ere. Salgaiaren zein produktuaren itzulketaren zuzeneko kostua bezeroak berak ordainduko du, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorrean ezarritakoari jarraikiz.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zeintzuk dira produktu bat itzultzeko edo aldatzeko epeak?

    Jarraian zehazten diren itzulketak egiteko epeak, produktua entregatzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita:

    • 60 egun natural: moda eta kirol-arropa, osagarriak, oinetakoak, sukaldeko tresneria eta etxeko ehungintza.
    • 30 egun natural: altzariak.
    • 15 egun natural: kirol-materialak, jostailuak, argiak, maskotak eta osagai elektriko edo mekanikoak dituztenak.

    Produktua erabili gabe egon beharko da, eta egoera bikainean. Osagarri guztiak, dokumentazioa eta jatorrizko bilgarria izan behar ditu, bestela, salgaiak balio-galtzea izango du. 1/2007 LEDean arauturiko Utziespen Eskubidearen salbuespenei dagokienez, ezingo dira itzuli neurrira konfiguratutako (pertsonalizatutako) produktuak, hala nola, telefono mugikorrak, tabletak, ordenagailuak, etab. Pertsonalizatutzat joko dira zeure borondatez zure erregistroa egina duten edo segurtasun-prestazioak, geolokalizazioa edo patroiak aktibatuta dituzten tresnak; izan ere, halako gailuak abiarazten direnean, zure datu pertsonalizatuen aurretiazko eta borondatezko erregistroa eskatzen dute, eta horiek terminalaren memorian gordetzen dira.

    Produktuen balio-galtzearen erantzule izango zara soilik produktu horien izaera, ezaugarri eta funtzionamenduak ezartzeko beharrezkoa den erabilera ez beste gauzatzen baduzu.

    Salgaiak gure biltegietan jaso eta egoera onean daudela egiaztatu ondoren, salgaien truke ordaindutako zenbatekoaren eta bidalketa-gastuen itzulketa egingo da, bezeroak erabilitako ordainbide berdinaren bitartez, eskudirutan izan denean izan ezik. Kasu horretan, banku bidezko transferentzia egingo da, itzulitako salgaiak jaso eta 14 egun naturaleko epean, gehienez ere.  Salgaiaren zein produktuaren itzulketaren zuzeneko kostua bezeroak berak ordainduko du, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorrean ezarritakoari jarraiki.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Webgunearen bidez erositako produktuak Merkataritza-guneetan itzuli ahal dira?

    hipercor.es webgunean erositako salgaiak ere gure HIPERCOR merkataritza-guneetan itzul daitezke kosturik gabe. Ezingo da itzulketarik egin Supercor, Sfera, Bricor, El Corte Inglés eta Centro de Oportunidades guneetan, produktu elektroniko eta informatikoen eta etxetresna elektrikoen kasuan izan ezik. Halakoak El Corte Inglés-en edozein gunetan itzuli ahalko dira.


    Etxetresna elektrikoen eta produktu elektroniko eta informatikoen kasuan, ezingo da itzulketarik egin Hipercor hipermerkatuaren barruan halako merkantziarik ez duten guneetan. Gure Merkataritza-guneen gidan kontsulta ditzakezu merkataritza-gune bakoitzeko sailak.

    Itzultzeko produktuak baldintza ezin hobeetan egon behar du, hau da, jatorrizko bilgarrian sartuta eta bere eskuliburu, osagarri edo promozio-opariekin, kasuak kasu. Merkantzia egoera onean badago, dagokion zenbatekoa itzuliko da erosketan erabilitako ordainketa-metodo beraren bidez. Itzulketarako, eskaerarekin batera bidalitako salmenta/itzulketa-taloia aurkeztu beharko da.

    Jarraian adierazten direnak ezingo dira Merkataritza-guneetan itzuli, eta kanpo geratzen dira utziesteko eskubidearen salbuespenetatik: txartel birtualekin egindako erosketak, tamaina handiko produktuak (15 kg baino gehiago pisatzen dutenak) eta, beren ezaugarri bereziak direla eta, etxean jasota bakarrik itzuli ahal direnak.

    Erosketak egiteko sistema Espainian indarrean dagoen legediak arautzen du. Hortaz, salmentak helbide honetan burutzen dira: El Corte Inglés S.A., calle Hermosilla 112, 28009 Madril.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Produktuak itzul ditzaket Correos-en edo bestelako jasotze-guneen bitartez?

    Produktuak Correos sarearen bitartez itzuli ahal dira, hirugarrenek saldutakoak direnean izan ezik (market place). Kontsultatu produktu bakoitzaren baldintza bereziak BIDALKETA ETA ITZULKETAK fitxan. Itzulketaren zuzeneko kostua2 € izango da.

    Eskaera itzultzeko, deitu Bezeroarentzako Arreta 900 373 050 zenbakira telefono finko batetik deituz gero, edo 901 464 050​ zenbakira telefono mugikorretik deituz gero. Bertan esango dizute zein den etxetik gertuen duzun entrega-gunea eta helbide elektroniko bat eskatuko dizute.

    Gero, mezu elektroniko bat jasoko duzu itzulketa berretsiz eta esteka bat egongo da etiketa deskargatzeko. Paketea prestatu ostean, itsatsi etiketa kanpoaldean eta eraman hautatu duzun entrega-gunera.

    *Etiketak 14 egunetan balioko du. Epe hori iraungitzean, baliogabetu egingo da eta ez da itzulketa onartuko guneetan.

    Espainia penintsularrean eta Balear Uharteetan dauden entrega-guneetan onartuko dira soilik itzulketak.

    Entrega-guneetan itzulketak egiteko sisteman ez dira barne hartuko, beraz, utziesteko eskubidean adierazten diren salbuespenez gain, 15 kg baino gehiagoko tamaina handiko produktuak eta baldintza bereziak dituzten produktuak.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Itzulketa-gasturik ordaindu behar dut?

    Etxean jasotzen diren salgaiak itzultzerakoan eragiten den zuzeneko kostua bezeroaren kargukoa izango da, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera.

    Itzulketak egiteko moduak eta kostuak produktuak 15 kilo edo gutxiago pisatzen duenean

    Jatorria

    Itzulketa egiteko modua

    Zatikako itzulketa

    Itzulketa osoa

    Espainia penintsularra 

    Deitu  900 373 050 zenbakira telefono finko batetik deituz gero, edo 901 464 050 zenbakira telefono mugikorretik deituz gero edo bidali mezu bat clientes@hipercor.es helbidera, produktuak jasotzeko eguna eta ordua adosteko. Horrez gain, utziespen inprimakia erantsi ahal duzu posta elektronikoan.

    5,90 €

    7,90 €

    Itzulketak egiteko moduak eta kostuak produktuak 15 kilo baino gehiago pisatzen duenean edo tamaina handikoak direnean

    Jatorria Itzulketa egiteko modua Itzulketaren zuzeneko kostua
    Espainia penintsularrean Deitu  900 373 050 zenbakira telefono finko batetik deituz gero, edo 901 464 050 zenbakira telefono mugikorretik deituz geroedo bidali mezu bat clientes@hipercor.es helbidera, produktuak jasotzeko eguna eta ordua adosteko. Horrez gain, utziespen inprimakia erantsi ahal duzu posta elektronikoan. 30 €

    Bidalketa-gastuak, baldintzak eta bidalketak egiteko moduak gune geografikoaren arabera alda daitezke:

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zeintzuk dira itzuli ezin diren produktuak?

    Ia-ia produktu guztiak itzuli edo aldatu ahal dira, baldin eta erabili gabe eta baldintza egokietan badaude, osagarri eta dokumentu guztiak badituzte eta jatorrizko bilgarrian badaude. Hala ere, salbuespenak daude utziesteko eskubideari dagokionez. Honako kasu hauetan ez dira itzulketak onartuko:


    • Zerbitzuak, hura guztiz eman denean edo zerbitzua emateari ekin zaionean, aurrez kontsumitzaile eta erabiltzailearen berariazko baimenarekin eta jakinda enpresariak kontratua guztiz gauzatu duenean utziesteko eskubidea galduko duela.

    • Utziesteko epean gerta daitezkeen eta enpresariak kontrolatu ezin dituen finantza-merkatuaren gorabeheren ondorioz prezio bat edo beste izan dezaketen produktuak edo zerbitzuak.

    • Kontsumitzaile eta erabiltzailearen zehaztapenen arabera egindako edo argi eta garbi pertsonalizatutako produktuak (adibidez: armak, altzariak, neurrira egindako jantziak, izenarekin pertsonalizatutako kirol-kamisetak...).

    • Berehala hondatu edo iraungi daitezkeen produktuak (adibidez: elikagaiak, loreak, fruta-saskiak...).

    • Osasun edo higiene arrazoiengatik itzuli ezin diren zigilatutako produktuak, haiek entregatu eta gero zigilua kendu zaienean (adibidez: belarritakoak, edertasun-gaiak, apain-mahaiko produktuak, kosmetika, norbere garbitasunerako produktuak, ilerako osagarriak, barruko arropa, galtzerdiak eta pantiak, eta gorputza garbitzeko produktu guztiak).

    • Entregatu ostean, kontuan izanda zein produktu-mota den, beste produktu batzuekin nahastu diren salgaiak, bata bestearengandik banandu ezin direnean.

    • Edari alkoholdunak, baldin eta prezioa salmenta-kontratua gauzatzean adostu bada, 30 egun baino lehen entregatu ezin direnean eta produktuaren benetako balioa enpresariak kontrolatu ezin dituen merkatu-gorabeheren araberakoa denean.

    • Kontratu bati lotuta kontsumitzaile eta erabiltzaileak enpresariari berariaz eskatu dionean eragiketa eta konponketa edo mantentze-lan urgenteak egiteko; bisita horretan kontsumitzaileak berariaz eskatutako lanaz gain enpresariak beste zerbitzu batzuk ematen baditu, edo mantentze-lanak zein konponketa egiteko behar diren ordezko piezez bestelako piezak jartzen baditu, utziesteko eskubidea zerbitzu edo produktu gehigarri horiei aplikatuko zaie.

    • Soinu-grabazio edo bideo zigilatuak edo programa informatiko zigilatuak, baldin eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak jaso eta ireki baditu.

    • Euskarri material batean ematen ez denean eduki digitala, kontsumitzaile eta erabiltzaileak espresuki gauzatzeko adostasuna agertu ostean eta jakinda horren ostean uko egiteko eskubidea galduko duela.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Itzuli ahal dut Sfera-ko produktu bat El Corte Inglés Merkataritza-gune batean?

    El Corte Inglés merkataritza-guneetan edo El Corte Inglés dendetan erositako Sfera markako produktuak, Sfera Taldeko edozein dendatan itzuli ahal dituzu. Produktua Sfera denda batean erosi baduzu, edozein El Corte Inglés merkataritza-gunetan edo El Corte Inglés dendatan itzuli ahal izango duzu, betiere, marka horretako produktuak saltzen badira

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zein agiri aurkeztu behar dut produktu bat aldatu edo itzultzeko?

    Produktuak aldatu edo itzuli ahal izateko, jatorrizko bilgarrian eta baldintza egokietan egon behar dira, erosketa-tiketa epe barruan egon behar da, eta erosketa eskudirutan ordaindu ez bada, ordainbidea eskura izan behar duzu, itzulketa egin ahal izateko. Erosketa egitean jaso zenuen mezu elektronikoak, gaian “Bidaltzeko prozesuan den eskaera” jartzen duena, erosketa-tiket gisa balio du ondorio guztietarako.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nola itzul dezaket merkataritza-guneetan webgunearen bidez erositako produktu bat?

    hipercor.es webgunean erositako salgaiak ere gure HIPERCOR merkataritza-guneetan itzul daitezke kosturik gabe. Ezingo da itzulketarik egin Supercor, Sfera, Bricor, El Corte Inglés eta Centro de Oportunidades guneetan, produktu elektroniko eta informatikoen eta etxetresna elektrikoen kasuan izan ezik. Halakoak El Corte Inglés-en edozein gunetan itzuli ahalko dira.
     
    Etxetresna elektrikoen eta produktu elektroniko eta informatikoen kasuan, ezingo da itzulketarik egin Hipercor hipermerkatuaren barruan halako merkantziarik ez duten guneetan. Gure Merkataritza-guneen gidan kontsulta ditzakezu merkataritza-gune bakoitzeko sailak.
     
    Itzultzeko produktuak baldintza ezin hobeetan egon behar du, hau da, jatorrizko bilgarrian sartuta eta bere eskuliburu, osagarri edo promozio-opariekin, kasuak kasu. Merkantzia egoera onean badago, dagokion zenbatekoa itzuliko da erosketan erabilitako ordainketa-metodo beraren bidez. Itzulketarako, eskaerarekin batera bidalitako salmenta/itzulketa-taloia aurkeztu beharko da.

    Jarraian adierazten direnak ezingo dira Merkataritza-guneetan itzuli, eta kanpo geratzen dira utziesteko eskubidearen salbuespenetatik: txartel birtualekin egindako erosketak, tamaina handiko produktuak (15 kg baino gehiago pisatzen dutenak) eta, beren ezaugarri bereziak direla eta, etxean jasota bakarrik itzuli ahal direnak.

    Erosketak egiteko sistema Espainian indarrean dagoen legediak arautzen du. Hortaz, salmentak helbide honetan burutzen dira: El Corte Inglés S.A., calle Hermosilla 112, 28009 Madril.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Produktu bat itzuli badut, nola jasoko dut horri dagokion zenbatekoa?

    Produktua jatorrizko baldintzetan badago eta jatorrizko bilgarria badu ez dago arazorik. Hala ere, badira salbuespen batzuk eta komeni da haien jakinaren gainean egotea. Ordaindutako zenbatekoa itzultzeko modua, itzulketa egiten duzun moduaren araberakoa izango da:

    • Itzulketak Merkataritza-guneetan: Produktua itzultzean itzuliko da dirua, “baldintza bereziak” dituzten produktuen kasuan izan ezik (produktuaren fitxan adieraziko da produktuak baldintza bereziak dituen, eta salmenta-dokumentuaren goiburuan honako hauetako bat agertuko da: “E.DIG” edo “MKTP”). Horien kasuan, produktuak biltegian aztertu ondoren egingo da diruaren itzulketa.
    • Itzulketak etxetik, edo Correos-en zein bestelako jasotze-guneen bidez: Salgaiak biltegian aztertu ondoren itzuliko da dirua. Hirugarrenek saldutako edo Marketplace produktuen kasuan (argi jartzen du saltzailearen izena eta “…(e)k saldua”, edo “MKTP” siglak ageri dira), hornitzailearen biltegian salgaiak aztertu ondoren itzuliko da dirua.

    Zenbatekoa, produktua ordaintzeko erabili zenuen ordainbide berdina erabiliz itzuliko da, 1/2007 Errege Lege Dekretuan ezarritako baldintzetan. Jasotzean ordaindu bazenuen, bankuko transferentzia bidez itzuliko zaizu dirua. Itzulketari egotzi ahal zaizkion kostu zuzenak kobratuko dira, hala badagokio. Horrez gain, desmuntatzea edo desinstalatzea eskatzen badu bezeroak ordaindu beharko ditu kostu horiek.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Itzulketa eta Aldaketa