Zure eskaeren egoera ikusteko, identifikatu eta, "EROSKETAK" atalean, sakatu "eskaerak" esteka; zure eskaera zein egoeratan dagoen ikusi ahal izango duzu: jasota, banaketan, entregatuta, prestatzen...
Eskaera egin eta jarraian sartzen bazara, eta eskaera horri buruzko informaziorik ez badago, ez kezkatu. Zenbait minutu behar ditu.
Eman genizun gutxi gorabeherako entrega-eguna igaro bada eta oraindik eskaera jaso ez baduzu, begiratu posta elektronikoan. Baliteke eskaerarekin arazoren bat egon izana eta mezu baten bidez jakinarazi izana. Eta begiratu mezu baztergarrien karpetan ere bai, gure mezurik ez dagoela egiaztatzeko.
Jakinarazpenik jaso ez baduzu, deitu 900 373 050 edo bidali mezu bat clientes@hipercor.es helbidera, eta arazoa konpontzen lagunduko dizugu.
Segur aski, bakoitzak entrega-epe desberdina zuen. Batzuetan, mota desberdinetako produktuak direnez (adibidez, Etxeko produktu bat eta Modako beste bat eskaera berean daudenean), baliteke aldi berean ez heltzea.
Eskaera entregatzera goazenean etxean ez bazaude, garraiolariak ohar bat utziko dizu, entrega egiteaz arduratzen den bulegoarekin harremanetan jartzeko behar duzun informazio guztiarekin, haiekin beste egun bat adosteko.
Eskaera bat noiz jasoko duzun jakiteko, sartu "Nire kontua" > "Kontsultatu nire eskaera guztiak" atalera eta bertan ikusiko dituzu egoeraren xehetasunak eta noiz entregatuko den gutxi gorabehera.
Click&Express bidezko erosi baduzu, eskaera bi ordutan jasotzeko, jarraipen-sistema berezi bat izango duzu. Mezulariak eskaera jaso duen eta eskaera hori noiz helduko zaizun adieraziko dizu aipatu sistemak.
Eskaera ezeztatzeko, sartu Nire eskaerak atalera eta hasi saioa zure kontuarekin. Ezeztatu nahi duzun eskaera hautatu beharko duzu zerrendatik. Eskaeraren barruan zaudela, ezeztatzea posible bada, Aukerak botoia aurkituko duzu. Haren gainean sakatu eta menu bat azalduko da. Sakatu berriro Ezeztatu ikonoaren gainean.
Batzuetan ezin izaten dira eskaerak horrela ezeztatu (eskaerak garraio-agentziari entregatu bazaizkio edo erregistrorik gabe erosten baduzu, esate baterako). Halakoetan, jar zaitez gurekin harremanetan honako telefono-zenbaki hauetan: 900 373 050. Edo, bestela, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: clientes@hipercor.es