UTB (Urteko Tasa Baliokidea), maileguaren urteko kostua adierazten duen ehunekoa da, interesak, gastuak eta komisioak barne.
ITN (Interes Tasa Nominala), maileguz emandako dirua ordaintzeko adosten den ehuneko finkoa da. Gastuak eta komisioak ez dira ehuneko horretan sartzen, eta ez da derrigorrean urtean behin ordainduko, maileguaren epe osoa kontuan hartzen baitu.
SEPA ingelesezko siglak dira, Eurotan Ordaintzeko Eremu Bakarra adierazteko (Single Euro Payment Area). Europar Batasunaren ekimena da, euroa erabiltzen duten 34 herrialdetan transferentziak eta ordainketak eurotan modu berean egiteko: Europar Batasuna osatzen duten 28 herrialdeetan, Islandian, Liechtensteinen, Norvegian, Suitzan, Monakon eta San Marinon. IBAN kodea da SEPA guneko herrialdeetan eragiketak egiteko balio duen identifikazio-kode bakarra.
Helbideratze-agindua hartzekodunaren eta zordunaren arteko dokumentu pribatua da. Horren bitartez, zordunak baimena ematen dio hartzekodunari adierazitako kontu-zenbakian karguak egiteko, eta zordunari agindu horiek betetzeko. Hortaz, hartzekodunak agindua formalizatu behar du kargurik egin baino lehen.
Finantza-erakundea garenez gero, dokumentu jakin batzuk digitalizatuta izan behar ditugu nahitaez, zure identitatea eta jarduera ekonomiko edo profesionala egiaztatu ahal izateko. Hala ezartzen da Kapital Zuritzearen Prebentzioari buruzko 10/2010 Legean, eta hura betetzen ez badugu, zure txartela baliogabetu beharko dugu.
Hori dela eta, zure laguntza behar dugu dokumentazioa biltzeko:
Posta elektronikoz helarazi ahal dizkiguzu agiriak: documentacionfeci@elcorteingles.es. Edo, nahiago baduzu, gure merkataritza-guneetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuan entrega dezakezu zuzenean.