Finantzaketa-mota hauek dituzu aukeran. Kontuan izan edozein atzerapen egiteko hileroko ordainagiriaren gutxieneko zenbatekoa 30 € dela.
Ordainketa 3 hilabetera, interesik gabe
Finantzaketa-mota honen kudeaketa-gastuak salmentaren zenbatekoaren araberakoak izango dira:
El Corte Inglés, S.A.-k diruz lagundutako interesak. Financiera El Corte Inglés E.F.C., S.A.-ren onarpenaren menpeko finantzaketa.
Erosketen finantziazioaren adibide esanguratsu bat:
Ordainketa 36 hilabetera arteko tartean
Hilabete-kopurua aukeratuta. Eragiketa-mota hauetan, urteko interes nominalaren tasa %16koa da (%17,23ko UTB). Financiera El Corte Inglés E.F.C. S.A.-k eskainitako finantziazioa. Bertako Kreditu Batzordearen baimenaren menpeko eragiketa.
El Corte Inglés erosketa-txartela ez da edonolako txartela. Gure txartela baduzu, finantza-produktu pertsonalizatuak eta abantaila ugari izango dituzu. Gainera, zuzenean egingo da ordainketa, hau da, ez da artekaririk egongo.
Financiera El Corte Inglés E.F.C., S.A.-k transakzioaren segurtasuna bermatzeko eta iruzur posibleak hautemateko beharrezko kontrolak ezartzen ditu.
El Corte Inglés txartela eskatzeko, zoaz El Corte Inglés Merkataritza-guneetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuko Sailera, deitu 91 377 97 79 doako telefonora edo sartu El Corte Inglés txartelaren web-orrian.
El Corte Inglés txartelak ez du iraunkortasun-kontraturik eskatzen. Zuk erabaki dezakezu noiz kendu nahi duzun.
El Corte Inglés txartela baliogabetzeko, zoaz edozein Merkataritza-gunetako Bezeroentzako Arreta Sailera, deitu 91 377 97 79 doako telefono-zenbakira edo sartu Financiera El Corte Inglés ataleko zure bezero kontura (Sakatu "Nire datuak" - "Lapurreta edo galtzea" eta handik blokeatu dezakezu txartela).
El Corte Inglés txartela guztiz doakoa da, ez dago ez irekitze-gasturik ez urteko kuotarik.
El Corte Inglés txartela pertsonala, besterenezina eta erabat segurua da. Gainera, saioa hasi eta egin dituzun erosketak azter ditzakezu bezeroen gunean.
El Corte Inglés txartelak abantaila ugari ditu, batez ere finantzaketari dagokionez:
%4ko hobariaren deskontu-txartelak El Corte Inglés, Hipercor, Supercor eta Opencor dendetan eta online dendan truka ditzakezu. Horretarako, idatzi txartelean ageri den kodea “SUSTAPEN KODEAK” izeneko eremuan, erosketa prozesuaren lehen urratsean.
Hona hemen baldintzak eta deskontu-txartelari buruz jakin beharreko guztia.
El Corte Inglés txartela galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, jar zaitez harremanetan gure merkataritza-guneetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuarekin, 91 377 97 79 doako telefonora deituz edo zure kontu pribatuaren bitartez, El Corte Inglés txartelaren web-orrian ("Nire datuak").
Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetan egiten dituzun erosketak ordaintzeko erabil dezakezu. Ordaintzen duzun zenbatekoaren %4 metatu egingo da, eta hiru hilean behin metatutako zenbatekoa duen deskontu-txartela bidaliko dizugu etxera (betiere, deskontua 1 € edo gehiagokoa bada).
Alta egitean eska ditzakezu txartel osagarriak, edota geroago, gure merkataritza-guneetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuan. Txartel osagarriekin egindako erosketak zure hileko erosketei gehituko zaizkie.
El Corte Inglés txartelarekin ordaindu ahal duzu Gourmet Experience jatetxe guztietan (StreetXo, Rocambolesc, Salón Cascabel, Puertalsol…).
Txartelaren datu eta mugimendu guztiak El Corte Inglés txartelaren web-orrian kontsulta ditzakezu. Idatzi txartelaren zenbakia eta PIN kodea saioa hasteko.
El Corte Inglés txartelak hilean ordaintzeko modalitate desberdinak eskaintzen dizkizu: hilabete bukaeran guztia ordaintzea, erabilitako saldoaren % bat ordaintzea edo zuk aukeratzen duzun zenbateko finko bat ordaintzea.
Horrez gain, nahi duzunean Bezeroaren Arreta Sailera joan eta nahi duzun zenbatekoa likidatu ahal duzu, eskudirutan zein txartel bidez.
Zure PIN kodea berreskuratzeko, sartu Financiera El Corte Inglés webgunean. Sakatu goian ageri den "Bezeroen gunea" botoia, idatzi zure txartelaren zenbakia eta PIN kodea idazteko aukera agertuko da. Sakatu azpian dagoen "PIN kodea ahaztu dut" esteka eta jarraitu sistemak emandako argibideak.
Ez dago El Corte Inglés txartela eguneratu beharrik, ez baita iraungitzen.
Hura onartu eta ahal bezain laster entregatuko dizugu. Jakinarazi egingo dizugu gure merkataritza-guneetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuan jaso dezakezunean.