Erosketa bideratzen ari zarenean, Bidalketa eskatzeko pantailaren behealdean, produkturen bat oparitzeko paketatu nahi duzun galdetuko dizugu (doan), betiere posible bada.
Oparia etxera bidaliko baduzu, eskaeran normalean ageri den prezioa ezabatzeko aukera duzu. Gogoan izan aukera hori hautatzean ezingo duzula eskaera jasotzean ordaindu.
Erosoagoa iruditzen bazaizu, telefono bidez egin dezakezu erosketa. Aukeratu gure webgunean erosi nahi dituzun produktuak eta deitu 900 553 619 telefonora. Zure esanetara gaude.
Promozio-kode bat erabili nahi baduzu, produktu baten erosketaren 1. urratsean duzu aukera (1. Saskia). Kodea sartzeko eremua aurkituko duzu saskiaren laburpenaren azpian. Sartu kode zuzena eta sakatu “Erabili”.
Oparitu dizuten produkturen bat itzuli nahi baduzu eta opari-tiketa baduzu, beste batekin ordezkatzeko edo dirua abonu-txartel batean jasotzeko aukera besterik ez duzu. Ezin dituzu produktuak itzuli eta dirua bueltan jaso.
Produktua zuk zeuk erosi baduzu, hura aldatu zein itzuli ahal duzu inolako arazorik gabe, aurreikusitako moduan eta epean.