El Corte Inglés-ek, Financiera El Corte Inglés E.F.C., S.A.-ren bitartez, ordainketak epetan egiteko aukera eskaintzen dizu, finantzagarriak diren produktuen kasuan eta, betiere, eskatutakoaren zenbatekoa 90 €-tik gorakoa bada. Produktu bakoitzaren finantzaketa-baldintzak kontsulta ditzakezu.
Modalitate hori hautatu nahi baduzu, erosketa prozesuan 'Ordainketa geroratua' hautatu behar duzu El Corte Inglés txartelak eskaintzen dizkizun aukeren artean.
Eskaera izapidetzeko zure agindua jaso ondoren, finantzaketa-kontratua bidaliko dizugu. Kontratu horren bidez finantzatutako kudeaketa-gastuak kargatuko dizkizugu, hautatu duzun finantzaketa-motaren arabera
Finantzaketa-mota hauek dituzu aukeran. Kontuan izan edozein atzerapen egiteko hileroko ordainagiriaren gutxieneko zenbatekoa 30 € dela.
Ordainketa 3 hilabetera, interesik gabe
Finantzaketa-mota honen kudeaketa-gastuak salmentaren zenbatekoaren araberakoak izango dira:
El Corte Inglés, S.A.-k diruz lagundutako interesak. Financiera El Corte Inglés E.F.C., S.A.-ren onarpenaren menpeko finantzaketa.
Erosketen finantziazioaren adibide esanguratsu bat:
Ordainketa 36 hilabetera arteko tartean
Hilabete-kopurua aukeratuta. Eragiketa-mota hauetan, urteko interes nominalaren tasa %16koa da (%17,23ko UTB). Financiera El Corte Inglés E.F.C. S.A.-k eskainitako finantziazioa. Bertako Kreditu Batzordearen baimenaren menpeko eragiketa.
Sail batzuek, hala nola, Informatika, Elektronika, Etxea eta Etxetresna elektrikoak, finantzaketa-aukera propioak dituzte. Formula hauek aldi baterako edo behin betikoak izan daitezke. Adibidez, Etxeko produktuen kasuan, 12 hilabetetan ordaintzeko aukera, interesik gabe, 9 €-ko kudeaketa-gastuekin. Sail bakoitzean, eskaintzen dituen finantzaketa-motak kontsulta ditzakezu.
Salgai jakin batzuen finantzaketak baldintza bereziak ditu.
Nahi duzunean baliogabetu ahal duzu epekako ordainketaren kontratua, eta ordainagirien zenbatekoa aldatu ere bai. Edozein aldaketa egiteko, deitu Bezeroaren Arreta telefonora 900 373 050 zenbakira telefono finko batetik deituz gero, edo 901 464 050 zenbakira telefono mugikorretik deituz gero, edo bidali mezu bat helbide honetara: clientes@hipercor.es
Ordainketa geroago egitea aukeratu baduzu, Ordainketa Formula Pertsonalarekin zure baimenaren egoera kontsulta dezakezu. Financiera de El Corte Inglés webgunean zure burua identifikatu besterik ez duzu. Sakatu hemen.
Bestela, gure Ordainketa Formula Pertsonalaren bidez atzeratutako erosketa baten kalkulua simula dezakezu. Sakatu hemen eta idatz ezazu atzeratu beharreko zenbatekoa, eurotan, eta hilabete kopurua (4 eta 36 hilabete arteko ordainketa atzerapena izango duten eragiketetarako bakarrik).
Simulazio hau orokorra da; ez ditu kontuan hartzen finantziazio eskaintzaren bat duten merkantzientzako baldintza bereziak eta ezin da erabili txartel kontratu jakin batzuekin.
Atzeratuta ordainduko diren eskaeretarako entrega epea kontratua jaso eta 10 lanegunekoa da penintsulan eta Balear uharteetan eta 21 lanegunekoa Kanariar uharteetan.
Finantzaketa-mota hauek dituzu aukeran. Kontuan izan edozein atzerapen egiteko hileroko ordainagiriaren gutxieneko zenbatekoa 30 € dela.
Ordainketa 3 hilabetera, interesik gabe
Finantzaketa-mota honen kudeaketa-gastuak salmentaren zenbatekoaren araberakoak izango dira:
- 90 € arteko zenbatekoen eragiketa - Kudeaketa-gastuak: 1 €
- 90,01 € eta 125 € arteko zenbatekoen eragiketa - Kudeaketa-gastuak: 2 €
- 125,01 € eta 250 € arteko zenbatekoen eragiketa - Kudeaketa-gastuak: 3 €
- 250,01 € eta 350 € arteko zenbatekoen eragiketa - Kudeaketa-gastuak: 5 €
- 350,01 € eta 600 € arteko zenbatekoen eragiketa - Kudeaketa-gastuak: 7 €
- 600,01 € eta 1000 € arteko zenbatekoen eragiketa - Kudeaketa-gastuak: 9 €
- 1.000 €-tik gorako zenbatekoen eragiketa - Kudeaketa-gastuak: 12 €
El Corte Inglés, S.A.-k diruz lagundutako interesak. Financiera El Corte Inglés E.F.C., S.A.-ren onarpenaren menpeko finantzaketa.
Erosketak finantzatzeko adibideak:
- Zenbatekoa: 90 €, 3 hilabetera ordaintzeko, interesik gabe, 30,33 € hilean, %0ko ITN, %6,86ko UTB, kudeaketa-gastuak: 1 €, kredituaren zenbatekoa guztira: 91 €, zordundutako zenbatekoa guztira: 91 €.
- Zenbatekoa: 3.000 €, 3 hilabetera ordaintzeko, interesik gabe, 1.004 € hilean, %0ko ITN, %2,42ko UTB, kudeaketa-gastuak: 12 €, kredituaren zenbatekoa guztira: 3.012 €, zordundutako zenbatekoa guztira: 3.012 €.
Dezimalak biribilduta azken kuotan.
Ordainketa 36 hilabetera arteko tartean
Hilabete kopurua hautatuta. Eragiketa-mota hauetan, urteko interes nominalaren tasa %16koa da (%17,23ko UTB). Financiera El Corte Inglés E.F.C. S.A.-k eskainitako finantzaketa. Bertako Kreditu Batzordearen baimenaren menpeko eragiketa.