Tamaina handiko altzariak erosten dituzunean, doan muntatuko dizkizugu.
Muntatzea eskatzeko, produktuak halakorik barne hartzen duen egiaztatu besterik ez duzu. Saskian sartzen duzunean, leiho bat bistaratuko da, hura munta dezagula nahi duzun galdetzeko.
Momentuz, debekatuta dago Merkataritza-guneetan txakurrekin sartzea. Barkatu eragozpenak.
Martxan jartzeko lana etxetresna elektriko motaren araberakoa izango da:
Garbigailuak eta ontzi-garbigailuak
Entrega egitean, gure teknikariek etxetresna elektrikoa instalatu, konektatu eta behar bezala funtzionatzen duela egiaztatuko dute, itxaron beharrik gabe eta guztiz doan.
Hozkailuak
Aukera hori eskaintzen duten marka eta modeloetan (ikusi produktuaren orrian), hozkailuaren atea irekitzeko norabidea aldatuko dugu, betiere eskaera egitean hala adierazi baduzu. Eskaera webgunearen bidez egiten baduzu, zerbitzu honek 15 € soilik balio du.
Entrega egitean ez dugu hozkailua konektatuko, haiek piztu baino lehen pixka bat itxaron behar da eta. Etxetresna elektriko hauek gas eta likido bereziak erabiltzen dituzte hoztu ahal izateko. Bidalketa egitean mugimenduan egon direnez, hozkailua piztu baino lehen geldi utzi behar da, haiek egonkortu arte, modu egokian funtziona dezaten.
Side-by-side hozkailuak ur/izotz banagailuarekin eta ur-hargunearekin
Eskaera etxean entregatzen dizugunean, 24/48 ordutan, teknikari bat zurekin harremanetan jarriko da ur/izotz banagailua eta ur-hargunea dituen side-by-side hozkailua konektatzeko eta behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko.
Konexioa eta egiaztapena egin ahal izateko, etxean instalazio egokia behar da (adibidez, hozkailutik gertu korronte-hargune bat egotea) eta hozkailua jarri nahi den tokian (atzealdean) ur-hargune bat egon behar da, ur eta izotz banagailua konektatu ahal izateko.
Bai, badago aire girotua instalatzeko zerbitzua. 902 22 44 11 telefonora deitu eta zure datuak eman besterik ez duzu. Aholkulari bat zurekin harremanetan jarriko da instalazioaren prezioari buruz hitz egiteko. Aurrekontua ahal bezain laster prestatu ahal izateko, zure datu hauek behar ditugu:
Aurrekontua bidaliko dizugu, fax bidez edo posta elektronikoz. Ados bazaude, hura sinatu eta bueltan bidali beharko diguzu 72 orduko epean. Instalazioa egiteko momentuan oinarrizko paketean ez datorren elementu osagarriren bat behar baduzu, instalatzaileak horren prezioa jakinaraziko dizu
Tresnen instalazioak elementu hauek barne hartzen ditu:
Tresnak instalatzeko oinarrizko paketea 1 X 1:
Tresnak instalatzeko oinarrizko paketea 2 X 1:
Garrantzitsua