El Corte Inglés S.A.-k, IFZ A-28017895 duenak (Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatuta, Sozietate Tomo 519, Folio 1, Secc. 8ª, Hoja M-9880, inscripción 197ª) zerbitzu honen bidez eskaintzen diren produktuak saldu eta banatzen ditu.
Erosketak egiteko sistema Espainian indarrean dagoen legediak arautzen du. Hortaz, salmentak helbide honetan burutzen dira: El Corte Inglés, S.A., calle Hermosilla 112, 28009 Madril.
Kanarietan, berriz, helbide honetan burutu direla ulertuko da: C/ Manuel Verdugo, 1 - Polígono Industrial El Goro - 35219 - Telde - Las Palmas, Salerosle Txikizkari moduan.
Salgai jakin batzuek baldintza bereziak dituzte (emisio sistemak film eta bideojokoentzako, murrizketak edari alkoholikoak saltzean, aurresalmentak...). Honen gainean informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
Gure online dendak produktu sorta zabala eskaintzen du eta mundu osoko 100 herrialde baino gehiagora bidal ditzakegu. Tamalez, zenbait salgai ezin dira nazioartera bidali (lurrinak, bitxiak, -imitaziozko bitxiak salbu-, perlak, metala edo harribitxiak). Zenbait salgaitarako helmuga herrialdeko baldintzak kontsultatzea ere gomendatzen da.
Zerbitzu honen bidez eskaintzen diren produktuak azken kontsumitzaileei daude zuzenduta, Txikizkako Merkataritza Antolatzeko Legeak aurreikusitako baldintzen arabera. Zentzu horretan, baliteke ohiko kontsumitzaile baten parametroetatik kanpoko erosketa-eskaerak eta/edo erosle zein hartzaile batek egiten dituen eskaera masiboak ez bideratzea.
Erosketak egiteko sistema Espainian indarrean dagoen legediak arautzen du. Hortaz, egiten diren salmentak El Corte Inglés, S.A., calle Hermosilla 112, 28009 Madril, helbidean egin direla ulertuko da, Kanarietan egindakoak izan ezik; azken horiek jarraian adierazten den helbidean egin direla ulertuko da, Txikizkari gisa: C/ Manuel Verdugo, 1 - Polígono Industrial El Goro - 35219 - Telde - Las Palmas.
Baldintza bereziak eta bidalketa murrizketak dituzten salgaiak:
Salgai jakin batzuek baldintza bereziak dituzte (emisio sistemak film eta bideojokoentzako, murrizketak edari alkoholikoak saltzean, aurresalmentak...). Honen gainean informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
Gure online dendak produktu sorta zabala eskaintzen du eta mundu osoko 100 herrialde baino gehiagora bidal ditzakegu. Tamalez, zenbait salgai ezin dira nazioartera bidali (lurrinak, bitxiak, -imitaziozko bitxiak salbu-, perlak, metala edo harribitxiak). Zenbait salgaitarako helmuga herrialdeko baldintzak kontsultatzea ere gomendatzen da. Honen gainean informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen gure Pribatutasun Politika kontsultatzeko.
EL CORTE INGLÉS-en webgunean ageri diren eduki eta irudi guztien titularra, hau da, testu, diseinu grafiko, marka, diseinu, logotipo, ikono, argazki zein irudi, audio eta/edo datu-pilaketa ororena, EL CORTE INGLÉS, S.A. da, edo bere produktuen, zerbitzuen zein edukien hornitzaileak, eta indarrean dauden Jabetza Industrialeko eta Intelektualeko Eskubideei buruzko araudi nazionalen eta nazioartekoen arabera babestuta daude.
Debekatuta dago EL CORTE INGLÉS, S.A.-ren webguneetako edukiak erreproduzitzea, eraldatzea, publikoki argitaratzea eta/edo erabiltzea, osorik zein partzialki, webguneetan eskaintzen diren produktu eta zerbitzuak erosteko ez bada, baldin eta webgunearen titularrak aurretiaz baimena idatziz eman ez badu. Horrez gain, debekatuta dago jarraian adierazten diren helburuekin datu-baseetako datuak bilatzea zein eskuratzea (adibidez, produktuak eta prezioak dituztenak) ahalbidetzen duten tresnak edo teknologia erabiltzea: (i) webguneko produktu edo zerbitzuak erostea ez den helburuarekin,(ii) hirugarren batek datu horiek erabiltzeko edo irabaziak ateratzeko. Hori guztia aurretik EL CORTE INGLÉS, S.A.-k baimena eman ez badu.
EL CORTE INGLÉS, S.A.-ren webguneetako edukiak, irudiak, markak, datuak edo informazioa baimenik gabe erabiltzen badira, eta beraz Jabetza Industrialeko eta Intelektualeko Eskubideak urratzen badira, auzitara joko da.Webgunearen erabiltzaile batek Erabilera Baldintza hauek betetzen baditu, EL CORTE INGLÉS-ek edo hura edukiz hornitzen duten enpresek lizentzia mugagabe ez esklusibo besterenezina emango diote erabiltzaileari, webgunean sartzeko eta hura erabiltzeko, betiere helburu pribatuetarako, ez merkataritza-helburuetarako. Erabilera-lizentzia horrek ez dio eskubiderik ematen EL CORTE INGLÉS-en webgunean eskaintzen diren produktu eta zerbitzuak birsaltzeko edo merkataritza-helburuekin erabiltzeko, ez eta bertan ageri diren edukiak ere, eta ez du baimenik ematen produktu edo zerbitzuen zerrendak, horien prezioak eta deskribapenak erabiltzeko. Erabilera-lizentziak ez du eskubiderik ematen EL CORTE INGLÉS, S.A.-ren webgunea eta bertan ageri diren edukiak erabiltzeko, ez eta beste enpresa baten mesedetan informazioa deskargatu edo kopiatzeko, eta datuak bilatu edo ateratzeko tresnak edo robotak erabiltzeko ere.
Ezin dira framing teknikak edo metaetiketak (meta tags) erabili, ez eta EL CORTE INGLÉS-en izen edo markak erabiltzen dituzten bestelako "testu ezkutuak" ere, aurretik Webgunearen titularraren baimena eskuratu ez bada, idatziz.
Erabilera-baldintza hauetakoren bat bete ezean, EL CORTE INGLÉS-ek emandako erabilera-lizentzia baliogabetu egingo da, eta hala behar denean bere eskubideak defendatzeko ekintzak abiaraziko ditu enpresak.
Webguneko erabiltzaileek, erosi dituzten produktuei buruzko iritziak eta beharrezkotzat jotzen dituzten iruzkinak bidal ditzakete, eta produktuarekin zerikusia duten ideiak, iradokizunak, galderak eta bestelako informazioa ere bai, baldin eta horien edukia legezkoa bada, ohitura egokiekin bat badator, hirugarren pertsonak mehatxatzen edo iraintzen ez baditu, hirugarren pertsonen pribatutasuna urratzen ez badu eta jabetza intelektualeko eskubideak urratzen ez baditu. Halaber, jakinarazpen horietan ezin da birus informatikorik bidali, ez eta propaganda politikorik edo publizitaterik ere; ezin dira izan kate gisa bidaltzen diren mezuak, bidalketa masiboak edo "spam" gisa har daitezkeen mezuak. Helbide elektroniko okerrak erabiltzea eta beste pertsona baten identitatea hartzea ere debekatuta dago.
EL CORTE INGLÉS, S.A.-k beharrezkoak diren kontrolak egingo ditu aurreko paragrafoan deskribatutako ekintzak saihesteko, eta bertan idatzitakoa ezabatu zein aldatu ahal izango du.
EL CORTE INGLÉS-i iruzkinak, edukiak edo bestelakoak bidaltzean, erabiltzaileak eskubide hauek ematen dizkio EL CORTE INGLÉS-i: (a) edozein testu, irudi edo marrazki erreproduzitzeko, aldatzeko eta publikoki argitaratzeko, edozein bitarteko eta euskarri erabiliz, eskubide ez esklusiboa, doan, Legeak baimendutako gehiengo eperako, mundu mailakoa eta hirugarrenei laga zein transmititu ahal zaiena; eta (b) eduki horri lotuta eman zaigun izena erabiltzeko.
Edukiak eta/edo iruzkinak bidaltzean, bezeroak haien gaineko eskubide intelektuala duela aitortzen du, eta ez duela beste inoren jabetza industrialeko edo intelektualeko eskubideak urratzen; hortaz, EL CORTE INGLÉS-ek ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik eduki horiek erreproduzitzearen edo publikoki argitaratzearen ondorioz erreklamazioren bat jasotzen bada.
EL CORTE INGLÉS, S.A.-k ahalegin guztiak egiten eta egingo ditu bere Webgunea ahalik eta denbora gehien erabilgarri egon dadin eta informazioa transmititzean akatsik egon ez dadin. Alabaina, zerbitzu hori hirugarrenen esku dagoenez, adibidez, telefonikoa konpainiak, Internet zerbitzariak eta abar, eta norberak konponketak eta mantentze-lanak egin behar dituenez (lehenbailehen egingo dira), ezin dugu bermatu webgunea beti erabilgarri egongo denik.
EL CORTE INGLÉS ez da erantzule izango (i) enpresak baldintzak ez betetzearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik galerak badaude, (ii) enpresek galerak badituzte (lortu gabeko irabaziak, diru-sarrerak, kontratuak, aurreikusitako aurrezkiak, datuak, merkataritzako funtsaren galera edo izandako ez beharrezko gastuak) (iii) erabiltzaileak EL CORTE INGLÉS-en webgunea erabiltzen hasi zuenean bi alderdiek zentzuz jakin ezin zezaketen arrazoiengatik zeharkako galerak gertatzen badira edo bestelako ondorioak badaude.
EL CORTE INGLÉS-ek ez du bere gain hartuko bere obligazioak ez betetzearen edo berandu betetzearen gaineko ardurarik, baldintzotan xedatutakoaren arabera, baldin eta atzerapen edo ez betetze hori ezinbesteko arrazoiengatik edo EL CORTE INGLÉS-ekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik gertatu bada, erabiltzaileak produktua zein zerbitzua arrazoizko epe batean jasotzeko duen eskubideari kalte egin gabe, edota erosketaren zenbatekoa arrazoizko epe batean bueltan jasotzeko eskubidea, produktua edo zerbitzua entregatu ezin den kasuetan.EL CORTE INGLÉS-ek edozein unetan egin ditzake aldaketak Webguneetan, bai eta Erabilera Baldintza Orokorretan ere. Aldaketak egin ondoren erabiltzaileak Webgunea erabiltzen jarraitzen badu, aldaketa horiekin ados dagoela ulertuko da. Erabilera Baldintza hauetakoren bat nulu edo ez eraginkor aitortzen bada, baldintza hori kenduko da, baina beste baldintza guztiek indarrean jarraituko dute.
Une zehatz batean webgunearen erabiltzaileek baldintzok bete ezean edo EL CORTE INGLÉS-en eskubideak urratzen dituztenean enpresak bere eskubideak ez erabiltzeak ez du esan nahi, eskubide horiei uko egiten dienik. Egokitzat jotzen duenean erabili ahal ditu.
Adin nagusikoak soilik erregistratu ahal dira gure Webguneetan. Adingabekoei zuzendutako produktu eta zerbitzuak, haien guraso edo tutoreek soilik eros ditzakete.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen gure Pribatutasun Politika kontsultatzeko.