Salgaiak merkataritza-guneetan itzultzen dituzunean emango dizugu Abonu Txartela. PIN kodea txartelean ageri da, eta entregatzen dizugunean saldoa jakinaraziko dizugu.
PINa txartelaren aurrealdean edo atzealdean aurkituko duzu, harraskatu beharreko eremu batean ezkutatua.
Zure opari- edo abonu-txartelak PINik ez badu, horrek esan nahi du merkataritza-guneetan soilik erabili ahal duzula. Internet bidez erosi nahi baduzu, merkataritza-gune batera joan behar duzu; hala, PINa duen txartela emango dizute aurrekoaren ordez. Barkatu eragozpenak.
Abonu Txartel bat edo gehiago (10 arte) erabil ditzakezu gure webgunearen bidez egindako erosketak ordaintzeko, kategoria hauetako salgaiak izan ezik: lastairak, altzariak (neurrira egindakoak edo pertsonalizatuak), aire girogailuak, loreak eta opariak eta Supermerkatuko produktuak. Abonu Txartela ezin da erabili produktu digitalak erosteko.