Berme-eskubidea erabiltzeko, salmenta-agiria aurkeztu behar da nahitaez.
Erosketa egin zenuen unean helbide elektroniko bat eman bazenigun, agiri gisa erabil dezakezu eskaera bidalketa-prozesuan, entregatuta edo jasota dagoela jakinarazteko bidali dizugun edozein mezu elektroniko. Gaiak "Salmenta-agiria” diolako jakingo duzu zeintzuk diren. Mezu horiek ezabatu badituzu edo aurkitzen ez badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako telefono-zenbaki hauetan: 900 373 050 (finkotik deituz gero) - 901 464 050 (mugikorretik deituz gero). Edo, bestela, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: clientes@hipercor.es
Erostean helbiderik eman ez bazenigun, eskaerarekin batera jaso beharko zenuke salmenta-agiria. Dena dela, aurkitzen ez badituzu edo galdu badituzu, aurreko paragrafoan aipatutako telefono-zenbakietara deituta emango dizkizugu.
Produktuen bermeari dagokionez, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak 2 urteko legezko bermea ematen die ondasun iraunkorrei, erosketa edo entrega datatik aurrera zenbatzen hasita. Kontsumitzaile eta erabiltzaileak, horren berri duenetik, bi hilabeteko epea dauka saltzaileari ados ez dagoela esateko.
Ez dira sartzen honako hauen ondorioz sortzen diren kalteak: oharkabetasunak, kolpeak, erabilera okerra, produktua manipulatzea, tentsio okerra, baimendutako teknikari batek egin ez duen instalazio desegokia. Ez eta ohiko erabileraren ondoriozko material higatuak ere.
Informatikako salgaien kasuan, ez dira bermean sartzen honako hauek: birusak kentzea, birusen ondorioz galdutako programak berreskuratzea eta diskoa ezabatu ondoren berriz instalatzea.
Bermea erabiltzea justifikatzen duten gertaerak daudenean, produktua konpontzea, ordezkatzea, prezioa beheratzea ala itzulketa onartzea erabaki beharko da, legez ezarritako baldintzetan.
Eskaera gure zentroetan aldatzeko edo itzultzeko, ezinbestekoa da salmenta-dokumentua aurkeztea. Eskaera bidalketa-prozesuan dagoela edota entregatu nahiz jaso dela jakinarazten duten mezu elektronikoak dira aipatu dokumentua, eta "Salmenta-dokumentua" dute gaian. Mezuok ezabatu badituzu edo aurkitzen ez badituzu, jarri gurekin harremanetan 900 373 050 zenbakira telefono finko batetik deituz gero, edo 901 464 050 zenbakira telefono mugikorretik deituz gero, edo bidali mezu elektroniko bat clientes@hipercor.es helbidera
Bermea erabiltzeko orduan markaren Bezeroaren Arreta Zerbitzuarekin arazorik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 900 373 050 zenbakira telefono finko batetik deituz gero, edo 901 464 050 zenbakira telefono mugikorretik deituz gero, arazoa konpontzen laguntzeko, edo bidal iezaguzu mezu bat helbide honetara: clientes@hipercor.es