Mapa honetan oso erraz ikus dezakezu gure Merkataritza-guneak non dauden, eta haietako bakoitzari buruzko informazio zabalagoa eskura dezakezu (ordutegia, sailak, markak, ekitaldiak…).
Salbuespenak salbuespen, eta jaiegun zehatzetan izan ezik, hauxe da merkataritza-guneen ordutegia: astelehenetik igandera 9:00/10:00etatik 22:00etara. Kontsultatu hemen merkataritza-gune bakoitzaren ordutegia.
Hemen ikus ditzakezu Hipercor guneetan programatuta dauden hurrengo ekitaldiak.
Ia-ia merkataritza-gune guztiek aparkaleku propioa dute. Gainera, El Corte Inglés txartela baduzu, 30 € edo gehiagoko erosketa egitean, lehen bi orduetan doan aparkatu ahal izango duzu.
Hemen kontsulta dezakezu aparkalekua duten merkataritza-guneen zerrenda eta horietako bakoitzak zenbat toki dituen.
Urteko jaiegun batzuetan, gure Merkataritza-guneak itxita daude edo ordutegi berezia dute. Egun horiek probintziaren arabera alda daitezke, baina zentro guztiak itxita daude bi egun zehatzetan: urtarrilaren 1ean eta abenduaren 25ean.
Merkataritza-gune bakoitzaren ordutegi bereziak ezagutu nahi badituzu, hemen informa zaitezke.
Momentuz, debekatuta dago El Corte Inglés Merkataritza-guneetan txakurrekin sartzea. Barkatu eragozpenak.
Gure helburua historian zehar, behar dituzun produktu eta zerbitzu guztiak eskaintzea izan da, eta oraindik ere bada. Beti kalitaterik onenarekin, arreta pertsonalizatua eskainita eta preziorik onenean. Hori dela eta, marka eta enpresa berriak sortu ditugu zure beharrei erantzun ahal izateko: