Heartstopper 1. Bi mutilen enkontrua (Tapa blanda)

Características

Bi mutilek elkar ezagutzen dute, lagun egin eta maitemindu egiten dira. Zailtasun berezirik gabeko gertaera bat da, baina badakigu bizitza ez dela horrelakoa. Are gutxiago 14 eta 16 urte bitartean badituzu. Nick eta Charlie institutu berera doaz, mutilen ikastetxe batera. Egun batean, elkarren ondoan eseri beharko dute klasean, eta berehala ohartuko dira ondo moldatzen direla. Charlie, ordea, Nickekin maiteminduko da, eta Nick heterosexuala da. Tao da Charlieren lagunik onena, eta hark abisatzen dio, bai, Charlieri, kontua ez dela ondo aterako& non eta Nicki ere Charlierenganako sentimenduak sortzen ez zaizkion. Eta halaxe gertatuko da. Nick nahasita sentituko da ustekabeko sentimendu horiekin, ordura arte neskak bakarrik gustatzen baitzitzaizkion. Ez du Charlie mindu nahi, baina denbora behar du zer gertatzen zaion eta zer egin nahi duen ulertzeko. Eskerrak biek ere ikusiko duten badituztela inguruan entzuteko prest dauden pertsonak. 'Heartstopper' fenomenoak badu, azkenean ere, euskarazko edizioa. Gaur egun horren ezaguna den sail hau sareko plataformatan argitaratu zen lehenik, eta 13 milioi pertsonak baino gehiagok irakurri zuten; ondoren, Kickstarter web orrian plazaratu zen, eta hor ere arrakasta: helburutzat zuten diru kopurua baino bost aldiz gehiago bildu zuten bi orduan bakarrik. Halaxe, Hachette UK argitaletxeak paperean argitaratu zuen, eta mundu osora zabaldu zen: 2024 arte 39 hizkuntzatara itzuli da eta zortzi milioi kopia baino gehiago saldu ditu. Azkenik, Netflixerako ere egokitu dute (2024ko urrian estreinatu zen hirugarren denboraldia Espainian). Egileak berak egin du egokitzapena, atalen gidoiak idatzi eta seriea ekoizten baitu. Gaur gaurkoz, bost liburuk osatzen dute 'Heartstopper', eta seigarren batek itxiko du saila, aurreikuspenen arabera, 2026an.

Dimensiones: 23 (alto) x 15 (ancho)

Nº de páginas: 288

Isbn: 9788410332089
Referencia: 001006580333554
EAN: 9788410332089
Editorial:
ASTIBERRI
Fecha de lanzamiento:
18 de noviembre de 2024
Género
Juveniles
Idioma:
Euskera
Traductor:
Zubillaga, Naroa
Colección:
TXIKIBERRI
Número de edición:
1
Título original:
Heartstopper 1. Boy Meets Boy

Tipos de envío

  • España peninsular, Baleares y Canarias
    • Totales7,90€
    • Voluminosos30€
  • Ceuta y Melilla
    • Totales40€
  • Librería: Dispone de 15 días desde la entrega, con la mercancía sin utilizar.
  • En las operaciones pagadas con Bono Cultural Joven no se admitirán devoluciones. Solo se aceptarán cambios por otro artículo de igual o mayor precio de la misma categoría
  • .
Devolución GRATUITA en todas nuestras tiendas